Asmoen meditazioa
Asmoen meditazioa
Barnera itzultzeko unea da, eguneroko buru hausteak alde batera uzteko unea, ixiltasunaren bidez zure gorputzarekin konektatzeko unea, zuretzat garrantzia duena inbokatzekoa.
Behin postura topatuta itxi begiak. Arnasketa naturalean jarri arreta. Datozkizun pentsamenduei joaten utzi, orain ez da horietaz arduratzeko unea. Jarri arreta urrun entzuten dituzun soinuetan. Orain gertuago daudenetan, zure arnasean. Bistaratu gela hau, paretak, sabaia, zure gorputza. Hartu zure gorputzak hartzen duen espazioaren kontzientzia. Errepikatu hiru aldiz “ez dut lo hartuko”. Arreta osoa nire ahotsean eta egingo dizkizudan proposamenetan mantendu.
Sentitu nola puzten den sabela arnasa hartzerakoan eta nola husten den arnasa botatzerakoan. Zenbatu 37tik behera. 37 arnasa hartzean, 37 arnasa botatzean, 36 arnasa hartzean, 36 arnasa botatzean.. nahasten bazara hasi berriro 37tik behera zenbatzen.
Orain pentsatu esaldi sinple eta motz batean. Epe ertainean aldatu nahi duzun zerbaitekin izan behar du zerikusia. Positiboan formulatu, zure desio edo intentzioarekin izan behar du harremana. Hartu erabakitzeko tarte bat eta errepikatu hiru aldiz.
Datozkizun pentsamenduei joaten utzi, orain ez da horietaz arduratzeko unea. Ez agobiatu agertzen badira, normala da, baina ez eman jarraikortasunik pentsamenduari.
Gorputzaren atal nagusietan jarriko dugu arreta, jarraitu nire ahotsa. Jarri arreta zure eskubiko eskuan, sentitu eskubiko eskua, eskubiko besoa, eskubiko bularra, enborraren eskubialdea, eskubiko ipur masaila, eskubiko izter artea, hanka osoa, oina. Sentitu aldi berean eskubi alde osoa.
Orain ezkerraldeko eskuan jarri arreta, ezkerreko besoa, ezkerreko bularra, enborraren ezkerraldea, ezkerreko ipur masaila, ezkerreko izter artea, hanka osoa, oina.
Sentitu aldi berean ezkerralde osoa. Orain buruaren goikaldea sentitu, kopeta, bekainak, bekain artea, begiak, sudur punta, sudur zuloak, goiko ezpaina, beheko ezpaina, ezpainen artean dagoen tartea, kokotxa, lepoa, belarriak. Buru osoa aldi berean. Sentitu gorputz osoa, gorputz osoa aldi berean. Nabaritu airearekin kontaktuan dauden atalak, honen tenperatura. Sentitu lurraren kontra dauden atalak.
Gorputzaren pisua intensifikatu, sentitu gorputzak aaasko pixatzen duela, asko pixatzen du. Orain arin-arina sentitu, ez du ezer pixatzen, ia flotatzera zoaz.
Arnasketa naturalaren erritmoa behatu, nabaritu airearen mugimendua sudurrean. Begiek ikusten dutenean jarri arreta, esfortzurik egin gabe, iluntasuna ikus dezakezu, forma batzuk agian. Orain kandela piztuaren sua irudikatu, uraren mugimendua erreka batean, lagunen arteko besarkada, irudikatu kalabaza haziak, haizea zuhaitzen adarrak mugitzen, irudikatu zelai bat, ilargia, egunsentia.
Errepikatu hasierako esaldia hiru aldiz. Ateratzen joanen gara, gela irudikatu, soinuak identifikatu. Behatzak mugitzen joan, mugimendu motelekin nagiak ateratzen joan, luzatu gogoa baduzu. Eta unea sentitzen duzunean ireki begiak.