Pribatutasun politika
Pribatutasun politika
Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko, 2018/3 Lege Organikoarekin bat.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
Kontuan izanda datuen erabilpenak 2 eremu dituela, ondorengo 2 erakundeak izango dira datu pertsonalen tratamenduaren Arduradunak:
IAMETZA INTERAKTIBOA (Datu Basearen segurtasunaren arduraduna)
- Sozietatearen izena: Iametza Interaktiboa
- IFK: B20963302
- Helbidea: Zirkuitu Ibilbidea 2, 1 pabilioia
- Herria: 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
- Telefono-zenbakia: 943 37 67 16
- Helbide elektronikoa: kaixo@iametza.eus
ARA!GORPUTZ KOOPERATIBA (Datuen tratamendua eta lanketa estatistikoen arduraduna)
- Sozietatearen izena: Ara!Gorputz kooperatiba
- IFK: F09799974
- Helbidea: Aixin zolua ibilbidea, 5 baxu
- Herria: 20305 Irun (Gipuzkoa)
- Telefono-zenbakia: 623 36 63 00
- Helbide elektronikoa: info@aragorputz.eus
Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
Datu hauek soilik ikerketaren eta estatistikaren eremuetan erabiliko dira, epe ertain-luze batera aztertzeko, nolakoak diren hilerokoa duten pertsonen errealitateak Euskal Herrian.
Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean Iametza interaktiboa-ren Bezero fitxategietan gordeko dira.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
iametza interaktiboaren zikloan.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:
a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.
Nori utziko zaizkio zure datuak?
Iametza interaktiboa-k eta Ara!Gorputz kooperatibak ez dituzte datu hauek hirugarrenen esku utziko.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:
Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Iametza interaktiboa-ri emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Iametza interaktiboa-ri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Iametza interaktiboa-ri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea Iametza interaktiboa-ri bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Iametza interaktiboa-k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Iametza interaktiboa-ri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan Iametza interaktiboa-k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Iametza interaktiboa-ri bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)
Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea Iametza interaktiboa-ren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.
*Azken ohar bat
Ara!Gorputzeko kideok urte asko daramatzagu hilerokoaren zikloen prozesuetatik ikasten eta hauek bidelaguntzen. Badakigu gai delikatua dela eta merezi duen goxotasuna eman nahi diogu honi (ere). Gu, zu bezalakoak gara, beraz, azken ohartxo honekin adierazi nahi dizugu, zure datu guztiak maitasun eta errespetu guztiarekin tratatuko ditugula. Gure helburua epe ertain-luze batera Euskal Herrian hilerokoaren egoera(k) aztertzea da. Mila esker zure konfiantzagatik.