Nola instalatu

Zikloan web aplikazio progresibo bat da, hau da, webgune bat da, baina aplikazio bat balitz bezala instalatu eta erabili daiteke.

Kasu batzuetan webgunea bisitatzean mezu bat agertuko zaizu, aplikazioa instalatu nahi al duzun galdetuz. Hala bada, nahikoa da baietz erantzutea. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.

Bestela, eskuz instalatu dezakezu. Erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera desberdinak dira eman beharreko pausoak:

 

Android - Firefox
 

  1. Sakatu Firefoxen hiru puntuen botoia.


     
  2. Sakatu Instalatu aukera.


     
  3. Pantaila nagusian gehitu nahi duzun galdetuko dizu Firefoxek. Sakatu Gehitu.


     
  4. Zure mugikorraren pantaila nagusian agertuko da Zikloan. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.


     

 

Android - Chrome
 

  1. Sakatu Chromeren hiru puntuen botoia.


     
  2. Sakatu Instalatu aplikazioa aukera.

  3. Pantaila nagusian gehitu nahi duzun galdetuko dizu Firefoxek. Sakatu Instalatu.


     
  4. Zure mugikorraren pantaila nagusian agertuko da Zikloan. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.


     

 

iOS - Safari
 

  1. Sakatu Safariren Partekatu botoia.


     
  2. Sakatu Añadir a pantalla de inicio edo Sur l’écran d’accueil.


     
  3. Sakatu Añadir edo Ajouter.


     
  4. Zure mugikorraren pantaila nagusian agertuko da Zikloan. Hortik aurrera aplikazio bat balitz bezala erabili ahal izango duzu.