Hilerokoaren Zikloaren fase nagusiak eta (erabili ohi diren) arketipoak

Hilerokoaren Zikloaren fase nagusiak eta (erabili ohi diren) arketipoak
2022-12-07 · Ara!Gorputz

Hilerokoaren Zikloaren fase nagusiak eta (erabili ohi diren) arketipoak

 

Aurreko pilulan zabalago adierazi dugun bezala, bi dira Hilerokoaren Zikloan fase nagusiak: fase folikularra eta fase luteoa. Ezberdinak dira bakoitzean nagusi diren hormonak, eta hauen xehetasun guztiak, aurreko pilula horretan topatu ditzakezu.

 

Fase horietatik, 4 arketipo edo energia ezberdin aztertu ohi ditugu. Datozen piluletan arketipo hauek modu zabalagoan adierazita dauden arren, hemen kokapen bat egingo dugu zenbait galderari erantzuna emanez:

 

Zer da arketipo bat?

 

Historian zehar zenbait “pertsonaia” asmatzen joan gara, Bizitza bera eta bizitzaren prozesuak ulertzeko. Pertsonaia hauek, arketipoak, ezaugarri eta jokamodu zehatz batzuek izan ohi dituzte.

 

Zeintzuk dira Hilerokoaren Zikloan ohikoak diren arketipoak?

 

Hilerokoaren Zikloaren jakintzak partekatzen dituenaren arabera, hauek modu ezberdin batean izendatu ohi dira. Norberak bere ‘pertsonaiak’ sortu ditzan, guk ezaugarriak soilik adieraziko ditugu.

 

Hauek dira beraz, zikloan zeharkatzen ditugun azpi-fase edo arketipoak: hilerokoa, aurre- obulazioa, obulazioa eta aurre-hilerokoa (izen hauetako bakoitzean klik eginda, bakoitzaren xehetasun gehiago ematen dituen piluletara joango zara) (hemen beste piluletara estekak jarri)

 

Zergatik ibili behar gara adi arketipo hauekin?

 

Zenbait arketiporen definizioak zurrunak izan daitezke eta, ondorioz, horietara egokitzeko presioa senti dezakegu. Hala, lagungarria izan daitekeena arau bilakatu daiteke. Hau arriskutsua dela uste dugu, ez baitago arketipo “perfektu” bat duen pertsonarik. Bakoitzak gurea dugu (antzekotasun batzuekin, noski) eta ongi dago horrela. Gainera, gure ibilbidean beste bi kontu behatzeko aukera izan dugu: Arketipo gehiago egon daitezkeela eta trantsizio uneak oso garrantzitsuak izan daitezkeela.

 

Zer dira trantsizio uneak?

 

Fase-arketipo batetik bestera pasatzeko uneak dira trantsizioak. Adibidez, zure obulazioa 15.egunean amaitu bada, ez zara une batetik bestera pasako aurre-hileroko fasera. Trantsizio tarte bat egongo da erdian eta baliteke transizio horretan ezaugarri espezifiko batzuk topatzea.

 

Beraz, egin zure erregistroa eta ikusi ea arketipo gehiago dauden zure zikloan eta nolakoak diren trantsizio une hauek! Ba al dakizu? Topatu dituzu? Eta arketipo nagusi hauek ikusgarriak dira zure baitan? Erantzunak zuretzat gorde ditzakezu, edo gurekin partekatu info@aragorputz.eus-ra idatziz!

 

ELKARBANATU:
Iruzkinak idazteko saioa hasi behar duzu