Ziklikotasunaren meditazioa

Zikloan
2022-08-31 · Ara!Gorputz

Ziklikotasunaren meditazioa

Zuretzako unea da hau: itxi begiak eta jarraitu nire ahotsa. Litekeena da pentsamenduak, ideiak edo azkurak sortzea saio honetan zehar. Esaiezu, goxoki, hau ez dela beraientzako unea, utzi joaten eta jarraitu nire ahotsa.

Nabaritu gorputzeko tentsio guneak eta erlaxatzen joan: kopeta, bekain artea, masailezurra, ahoa. Askatu mingaina. Bereizi apur bat hortzak, ireki apur bat ahoa. Askatu masailezurra eta honekin batera zoru pelbikoa. Ipurdia eta bagina erlaxatu. Sorbaldak erlaxatu eta belarrietatik urrundu.

Sentitu nola puzten den sabela arnasa hartzen duzunean, eta nola husten den arnasa botatzean. segundo batzuk.

Erlaxatu kopeta.., masailezurra.., sorbaldak eta bizkarra.., ipurdia.., hankak... Jarraitu arnasak eragiten dizkizun mugimenduetan arreta jartzen baina ez egin esfortzurik. Soilik, nabaritu nola mugitzen den tripa: arnasa hartzean puztuz, arnasa botatzean ustuz.

Hotz handia egiten du. Sentitu hotza. Zure gorputzean hotza nabaritzen duzu. Eguzkiak geroz eta indartsuago jotzen du. Gutxinaka, hosto txiki eta lotsati batzuk ateratzen ari zaizkio zuhaitzari, ikusten dituzu?

Nabaritu lurrarekin kontaktuan dituzun gorputz atalak. Sentitu estaltzen zaituen oihalaren epetasuna. Intensifikatu airearekin kontaktuan dauden eremuetako sentsazioak.

Begiak itxita dituzularik, zer da ikusten duzuna? Iluntasuna.., mugitzen diren formak.. Pentsamenduak etortzen bazaizkizu, esaiezu orain ez dela beraien momentua eta joaten utzi. Jarraitu nire ahotsa.

Irudikatu zuhaitz bat, zuhaitz bakar bat mendixka batean, hosto gabe. Enborra eta adarrak ikusten zaizkio soilik. Negua da. Elurra du adarren gainean. Haize bolada batek adarrak mugiarazten dizkio eta elur pixkat erortzen da. Zuhaitza sustraietara bideratzen ari da bere indar guztia.

Geroz eta hosto gehiago ditu zuhaitzak, geroz eta handiagoak: berde argiak. Zuhaitzaren indarra iada ez da lurrazpian soilik mantentzen lurrazalera ateratzen hasten da, lotsati. Euri jasa ari du. Udaberria da.

Ekaitza urrundu da eta eguzkia goi-goian dago, dexente berotzen du. Nabaritzen duzu? Zuhaitzak iada hosto piiila bat ditu, ez zaizkio adarrak ikusten. Lore ederrak eta fruituak ditu zuhaitzak. Tximeletak dabiltza lore batetik bestera, alai. Uda da eta zuhaitza indarra lurrazalera bideratzen ari da.

Zuhaitzak ezin du egoera hau betirako mantendu ordea. Atseden hartu behar du. Lurrazpira itzultzeko prestatzen da. Loreak eta fruituak askatzen doa, hostoak ere lehortzen zaizkio eta haize boladek eramaten dituzte. Gelditzen diren hostoen kolorea hori eta gorrixkaren artekoa bilakatzen da. Ikusten duzu zuhaitza? Lurrazpiko mundura itzultzeko prestatzen ari da gutxinaka. Udazkena da.

Begiak itxita dituzularik, irudikatu orain zauden gela. Honen paretak eta sabaia. Irudikatu zure gorputza gela horretan. Jarri arreta zure arnasketan. Honen erritmo eta soinuan.

Esku eta oinetako behatzak poliki-poliki mugitzen hasi. Eta ireki begiak.

 

ELKARBANATU:
Iruzkinak idazteko saioa hasi behar duzu